Enpresa

ezagut gaitzazu

Nor gara?

Akustikaren, zaraten eta dardaren arloan espezializatutako ingeniaritza-enpresa bat gara, eta 2000tik ari gara lanean, bai erakunde publikoetarako, bai pribatuetarako. Gure helburu nagusia da egiten ditugun saiakuntza eta azterketetako emaitzak independenteak eta inpartzialak izatea.

TALDE TEKNIKOA ETA GIZA TALDEA

Brüel & Kjaer marka ospetsuko ekipoak eta softwarea erabiltzen ditugu, zeinek kalitate eta zehaztasun handia baitute. Horri eta gure teknikarien esperientzia eta prestakuntzari esker, zerbitzu ugari eskaintzen ditugu.

NOLA EGITEN DUGU LAN?

Jardunbide egokien arabera egiten dugu lan. Gure zerbitzuak seguruak eta fidagarriak direla eta indarrean dauden arauak, zehaztapenak eta legeak betetzen dituztela bermatzen dugu.

Saiakuntzak egiten dituzten Gipuzkoako laborategietatik ENACen egiaztagiria duen bakarra gara, 213/2012 Dekretuan ezarritako irismen guztietarako (213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa). Gainera, esperientzia handia dugu administrazio eta udalekin lan egiten.

ENACen egiaztagiria

Zer da ENAC eta zergatik da garrantzitsua?

Lortu informazio gehiago