Kalitate

ziurtatua

Saiakuntzak egiten dituzten Gipuzkoako laborategietatik ENACen egiaztagiria duen bakarra gara, 213/2012 Dekretuan ezarritako irismen guztietarako (213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa).

Zer da ENAC? Zer da egiaztapena?

Gobernuak hala erabakita, Egiaztatze Erakunde Nazionala (ENAC) da Espainiako egiaztatze-erakunde nazional bakarra, eta erakundeek neurketa-arauetan eta kudeaketa-arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ala ez erabakitzen du.

Enac Ensayos

Egiaztapena nazioartean erabiltzen da, mota jakin bateko jarduerak (arauak gordetzen diren ala ez ebaluatzeko jarduera deiturikoak, zeinek barnean hartzen baitituzte saiakuntzak, ziurtapena eta egiaztapena, besteak beste) behar bezala garatzen direla bermatzeko.

2010etik, Laecor, S.L. UNE-EN ISO 17025 (saiakuntza- eta kalibrazio-laborategien eskumenerako baldintza orokorrak) arauko irizpideen arabera egiaztatuta dago, 832/LE 1512 egiaztapen-espedienteari jarraikiz saiakuntza akustikoak egiteko.

Zer esan nahi du Laecorrek ENACen egiaztapena izateak?

Gaur egun, ENACen egiaztapena arauetan jasotako ezinbesteko baldintza da 213/2012 DEKRETUAREN arabera jarduerak betetzen direla ziurtatzeko (213/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa). Gaur egun gure laborategiak dituen irismenen arabera, dekretu horretako arau guztiei jarraikiz egiaztatzeko ahalmena duen Gipuzkoako erakunde bakarra gara.

Laburbilduz, ENACen egiaztagiriak modu independentean eta inpartzialean bermatzen du autonomia-erkidegoko eta udaleko administrazioaren aurrean enpresa batek baduela ahalmen tekniko nahikoa egiaztatze-erakunde gisa, eta ahalmen-eremu batzuetako ateak ere zabaltzen dizkigu; besteak beste, hauetakoak: Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa – ECA II (16R04/2013/00000070), 2016ko ekainaren 15eko AGINDUA (Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Eraikingintzaren Kontrol Akustikoari buruzkoa), eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera eraikuntzako kalitatea kontrolatzeko saiakuntzen laborategia (LECCE erregistroa).


KONTSULTATU ENACEK LAECORRI EMANDAKO EGIAZTAGIRIA