Laecorrek diseinu pertsonalizatuak egiten ditu berritze-lanak edo eraikin berriak egiten ari diren eraikuntza-enpresetarako eta arkitektura- eta ingeniaritza-kabineteetarako, beti Zaratatik Babesteko Oinarrizko Dokumentua (DB-HR) eta autonomia-erkidegorako ezarritako kontrol-baldintzak betez.
Kasu bakoitzean irtenbide desberdinak ematen dira, kasuistikak ere desberdinak direlako. Gure sail teknikoaren proposamenek beti hartzen dute kontuan kasu bakoitza berezia dela, eta egindako saiakuntzen emaitzak eta gure ibilbide luzean hartutako esperientzia dituzte oinarri gisa.
Gure espezialitateetako bat babes historiko berezia duten eraikinen tratamendu akustikoa da, halako eraikinetako gune askotan ezin baita jatorrizko egoera aldatu.
Eraikinetako kalitate akustikoari dagokionez, Estatuak ezartzen duen araudia bete behar da, Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) Zaratatik Babesteko Oinarrizko Dokumentua (DB-HR) aplikatuz. 2007an onartu zen dokumentua, eta, bertan, nahitaez bete beharreko baldintzak eta egiaztapen-sistemak biltzen dira. Adibidez, Euskal Herriaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak ezarri du, 2016ko ekainaren 15eko Aginduaren bidez, zer prozedura egin behar den dokumentua betetzen dela kontrolatzeko. Agindu horretan, dokumentua betetzen dela ziurtatzeko gutxieneko saiakuntzen programak zehazten dira, baita egiaztapen-erakundeek (berariaz, laborategi egiaztatuek) izan behar duten eskumen teknikoa ere.
Eraikin berrien eraikitzaileak edo sustatzaileak Eraikingintzaren Kode Teknikoan jasotako baldintza akustikoak betetzen direla bermatu behar du, bai eraikinaren isolamendu akustikoari dagozkionak, bai instalazio komunitarioek eta kanpoko zarata-iturriek (adibidez, bideko trafikoa, trenbidekoa edo jarduera industrialak) eragindako zarata-mailei dagozkienak. 2007 baino lehen egindako eraikinek beste araudi bat dute; hortaz, beste ikuspegi batetik aztertu behar dira, haien eskubideak ez kaltetzeko.
Bestalde, jarduerek oro har ere zenbait arau bete behar dituzte, eta ezin dituzte gainditu nagusiki udaleko eta autonomia-erkidegoko araudian ezarritako gehieneko mugak. Alderdi horiei guztiei esker, kontrol akustiko jasangarria bermatzen zaie etxebizitzen erabiltzaileei.
arkitekturaren eta ingeniaritzaren sektorean egindako azterketak eta proiektuak