Beste batzuk

Zer egiten dugu?

Era guztietako negozio-jarduerak egiten dira oso ezaugarri desberdinak dituzten lokal eta barrutietan. Ez dira gauza bera garbitegi bat edo tindategi bat eta kiroldegi bat edo grabazio-estudio bat; jardueren isolamendu akustikoko baldintzak ordutegiaren eta zarata-mailaren arabera arautzen dira. Baliteke zarata-iturriak ere desberdinak izatea: aireztapen-sistemak, soinu- eta musika-ekipoak, aire girotua… Hala ere, zarata-iturri horiek guztiek aplikagarriak diren gehieneko mugak bete behar dituzte, ordutegiak kontuan hartuta.

LAECORREK KASU ZEHATZ BAKOITZERAKO IRTENBIDERIK ONENAK ESKAINTZEN DITU.

Egin beharreko ekintzak pertsonalizatzen ditugu, eta material egokiena proposatzen, beti indarreko arauak gordez.

Hortaz, gure lana ez da mugatzen, soilik, zarata eragiten duten ohiko jardueretara (esaterako, ostalaritza), baizik eta baita eragin akustikoa izan dezakeen edozein negozio-formatutara ere. Horrela, gure enpresak etengabe hartzen du parte arreta pertsonalizatua eta espezifikoa behar duten proiektu berezietan.

Zer arau bete behar ditut?

Oro har, administrazioak ezartzen ditu Estatuko legeria orokorraren arabera aplikagarriak diren baldintza espezifikoak. Hori dela eta, zure udalerrian zarataren arloan indarrean dagoen ordenantza kontsultatzea gomendatzen dizugu, gerta baitaiteke toki batean onartuta dagoena beste batean zigorgarria izatea. Zure herrian ez badago udal-ordenantzarik, autonomia-erkidegoko araudia kontsultatu beharko duzu.

Hauek aurkituko dituzu udal-ordenantzetan:

  • Herrian onartuta dauden kanpoko eta barruko gehieneko immisio-balioak; balio horiek ordutegiaren eta sentikortasun akustikoko eremuaren arabera ezarri ohi dira.
  • Jarduera sailkatuen udal-lizentziaren eskaerari zarata-iturri guztiei buruzko azterketa akustiko bat eta hartutako neurrien zerrenda eransteko baldintza.
  • Berariazko udal-baimena izateko baldintza, immisio-balio gidariak errespetatu ezin direla teknikoki justifikatzen duten jardueren kasuan.
  • Klimatizazio- eta aireztapen-instalazioen funtzionamendurako nahitaezko baldintzak.

NORK BEHAR IZAN DITZAKE GURE ZERBITZUAK?
NORENTZAT EGITEN DUGU LAN?

Tabernak, pubak, diskotekak, azalera komertzial handiak, bulegoak, herriko negozioak, kiroldegiak, gimnasioak, jarduera industrialak, areto tekniko isolatuak, eraikuntza-enpresak, sustatzaileak, arkitektura-kabineteak, administrazioa

BEZEROAK

Logo de Grupo Arrondo
Logo de Bankoa
Logo de Batanero
Logo de CAF
Logo de Crossfit Donostia
Logo de Ferimet
Logo de Ikor
Logo de Kutxabank
Logo de Marie Brizard
Logo de Neinor
Logo de Ogi berri
Logo de PFERD
Logo de Plastigaur
Logo de Real Sociedad
Logo de RST
Logo de Sasieta
Logo de Ulma
Logo de UPV universidad del País Vasco