Laecorrek sektore horren eragina minimizatzen laguntzen du, enpresa edo sektore industrial berriak instalatu aurretik ingurumen-eraginari buruzko azterketak eginez, modelizazio akustikoaren bidez. Horrez gain, enpresa edo sektore berriak martxan egotean, ziurtapen-kontrolak egiten ditugu, in situ neurrien bidez, jarduera-lizentzietako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eta aldizkako zaintza-planak ere prestatzen ditugu administrazio-arauen arabera hala behar duten jardueretarako (esaterako, IPPC jarduerak). Baldintzak betetzen ez badituzte, irtenbide eraginkorrak aurkitzen dizkiegu arazoei.
Horrez gain, ez dugu ahaztu behar kutsadura akustikoak langileen osasunean ere eragina duela, lanaldian zehar zarata-maila handiak jasan behar baitituzte. Ahalik eta lan-baldintza onenak izan ditzaten, instalazioetako kalitate akustikoa hobetzen duten proiektuak egiten ditugu, eragin akustikoa eta dardarak minimizatzeko asmoz.
Jarduera industrialen kasuan, ingurumenaren zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko Europako zuzentaraua, zaratari buruzko Estatuko legea eta ingurumena babesteari buruzko autonomia-erkidegoetako legeak hartu behar ditugu kontuan.
Langileen osasunari dagokionez, langileak zaratarekiko esposizioari lotutako arriskuetatik babesteari buruzko dekretuan aurkituko ditugu gehieneko zarata-mailak eta prebentzio-neurri posibleak.
sektore biozientifikoa eta sanitarioa, galdaketa, industria kimikoak, ingeniaritza mekanikoa eta elektrikoa, meatzaritza, garraio-materialaren fabrikazioa, automobilgintza, findegiak, makina-erreminta, ehungintza, elektronika, etxetresna elektrikoak, papera…
industri-sektoreari buruz egindako azterketak eta proiektuak