Ostalaritza, aisia eta ikuskizunak

Zer egiten dugu?

Jarduera guztiak desberdinak dira; arkitektura guztiak ere bai. Hori dela eta, Laecorrek xehetasunez aztertzen du kasu zehatz bakoitza. Kontua ez da edozein material instalatzea, kalitate bikainekoa bada ere. Horrek ez du ezertarako balio ez badugu kontuan hartzen barrutiak zer ezaugarri akustiko dituen eta nola erabiliko dugun. Proposamen pertsonalizatuak egiten ditugu beti, zugan pentsatuz eta 20 urtetik gorako gure esperientzia aintzat hartuta.

Mesa de mezclas

Aisialdiko lokaletan, alderdi akustikoak hiru motatako erabiltzaileei eragiten die: enpresaburuei, langileei eta bizilagunei. Hala, batetik, enpresaburuen helburua da soinu-ekipamenduak espero den kalitatekoak izatea, bezeroei onena eskaini ahal izateko. Bestetik, langileek orduak emango dituzte dardara dagoen giro batean, eta horrek sortzen duen estresak agian eragina izango du haien osasunean. Azkenik, baliteke zaratak bizilagunekiko elkarbizitza oztopatzea.

SOINU-MUGAGAILUAK JARTZEN ESPEZIALISTAK GARA

Talde horietako bakoitzaren beharrei erantzuteko eta toki bakoitzeko ordenantzak betetzeko, soinua erreproduzitzeko gailuren bat (irratia, telebista, hari musikala, musika-ekipoa, etab.) duten ostalaritzako eta ikuskizun publikoetako jarduerek soinua mugatzeko sistemaren bat instalatu behar dute ezarrita dauden mugak betetzeko.

Horrez gain, hala eskatzen badiguzu, ekipamendua optimiza dezakegu, soinuak estaldura eta kalitate handiagoak izan ditzan, baina beti arauak gordez.

ENPRESABURU GISA, ZER ARAU BETE BEHAR DITUT?

Nahiz eta Estatuan eta Europan badagoen zaratari buruzko legeria orokorra, zuzenean aplikatu beharreko eskakizun espezifikoak autonomia-erkidego bakoitzak ezarri ohi ditu batzuetan, baina, batez ere, udal bakoitzak. Udalak du herrian onartuko diren gehieneko balioak ezartzeko eskumena. Hori dela eta, zure udalerrian zarataren arloan indarrean dagoen ordenantza kontsultatzea gomendatzen dizugu, gerta baitaiteke toki batean onartuta dagoena beste batean zigorgarria izatea. Zure herrian ez badago udal-ordenantzarik, autonomia-erkidegoko araudia kontsultatu beharko duzu.

Hauek aurkituko dituzu udal-ordenantzetan:

  • Herrian onartuta dauden kanpoko eta barruko gehieneko immisio-balioak; balio horiek ordutegiaren eta sentikortasun akustikoko eremuaren arabera ezarri ohi dira.
  • Jarduera sailkatuen udal-lizentziaren eskaerari zarata-iturri guztiei buruzko azterketa akustiko bat eta hartutako neurrien zerrenda eransteko baldintza.
  • Berariazko udal-baimena izateko baldintza, immisio-balio gidariak errespetatu ezin direla teknikoki justifikatzen duten jardueren kasuan.
  • Klimatizazio- eta aireztapen-instalazioen funtzionamendurako nahitaezko baldintzak.

NORK BEHAR IZAN DITZAKE GURE ZERBITZUAK?
NORENTZAT EGITEN DUGU LAN?

Tabernak

·

Jatetxeak/h4> ·

Diskotekak

·

Kontzertu-aretoak

·

Zinemak eta antzokiak

·

Auditorioak

Azterketak eta proiektuak

ostalaritzarako, aisialdirako eta jatetxeetarako ingeniaritza akustikoko azterketak eta proiektuak

BEZEROAK

Logo Arzak jatetxea
Logo Atari Gastroleku
Logo Be Club
Logo Gu San Sebastián
Logo Topa
Hotel urban Spa