Herrietan antolatzen diren askotariko jarduerek zarata eragiten dute, eta kutsadura akustikoa sortzen; hori dela eta, irtenbide bat aurkitu behar da. Gure esperientziari esker, aholku eman diezaiekegu udalei eta erakunde publikoei, irtenbide egokienak martxan jar ditzaten; horretarako, besteak beste, jarduerak kontrolatzen ditugu, ikuskapenak egiten, eta txostenak prestatzen, baita hirigintza-plangintzarako eragin akustikoari buruzko azterketak egiten ere.
Gainera, ibilbide luzea duen laborategi bat garenez, hainbat udalekin egiten dugu lan, eta udal-ordenantzen garapenean parte hartzen. Udal-ordenantzek Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko legerian ezarritako oinarrizko neurriak zehazten eta osatzen dituzte.
Laecorrek zarata-mapa estrategikoak ere prestatzen ditu.
Udal-erakundeek agindutako aholkularitza-lanak
Laecorrek aholkularitza eta zerbitzu teknikoa eskaintzen die udal-erakundeei; hala, jarduerak kontrolatzen ditu, ikuskapenak egiten, txostenak prestatzen, eta ordenantzen garapenean parte hartzen.