Etorkizuneko garapenetarako (besteak beste, bizitegietakoa, industriala edo hirugarren sektorekoa) hirigintza-plangintzako prozesuan, kontuan hartzen da kutsadura akustikoa, 213/2012 DEKRETUAK zehazten duen bezala (213/2013 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa). Horretarako, kalkulu-tresna bat behar da proiektua bideragarria den ala ez jakiteko. Laecorrek CadnaA modelizazio akustikoko softwarearen bidez egiten du lan hori.
Akustika konputazionalean espezializatutako software horri esker, udalerri, hiri, enpresa eta abarretako zarata-mapak egiten ditugu, baita zarata-iturriek oro har edo haietako bakoitzak sortzen dituen arazoak aztertu ere. Horrela, inguruan eta urruneko hargailuetan zer eragin akustiko dagoen zehazten dugu, eta zarataren eraginpean dauden eraikinetako gatazka-puntuak identifikatu, bai distantziari dagokionez, bai altuerari dagokionez.
Eragin akustikoari buruz egindako azterketak