Poz handiz sartzen gara etxe berri batean, baina gerta liteke gure ametsa amesgaizto bihurtzea zarataren ondorioz: etxetik argi eta garbi entzuten da ondotik igarotzen den trena, etengabe entzuten da igogailua… Denok egon nahi dugu gustura etxean, eta, horretarako, ongizate akustikoa lortu behar da, besteak beste.
Eraikinei buruzko legeak egokituz joan dira, kutsadura akustikoko arazoei erantzuteko eta arlo honetan gutxieneko kalitate-maila bermatzeko. Horren harira, Zaratatik Babesteko Oinarrizko Dokumentua (DB-HR) onartu zen. Dokumentu hori oso erronka garrantzitsua izan da eraikuntzaren sektorean.
Erronka horri aurre egiteko, enpresek teknika berriak aplikatu behar izan dituzte, etxebizitzak zaratatik are gehiago isolatzeko. Horrez gain, kalitate-kontrolak ezarri behar izan dira, in situ saiakuntzak eginez.
Eraikinak zaratatik (aireko zarata, eragina eta fatxadak) babesteko in situ saiakuntzak
Eraikuntza-instalazioetako zarataren analisia; Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta udaletako arauak bete izanaren ziurtagiriak.
BESTE ZERBITZU BATZUK
Eraikuntza-akustikaren arloan egindako lanak