Batzuetan jarduera industrialek, komertzialek, ostalaritzakoek eta aisiakoek zarata eragiten dituzte, eta, ondorioz, arazoak ere bai inguruan. Gauza bera gertatzen da bide, trenbide eta aireportuetako azpiegiturekin. Jarduera horiek gure ongizatea handitzen dute, baina, aldi berean, kutsadura akustikoa sortzen.
Arazo horiek txikitzeko, sortzen duten zarata kudeatu eta kontrolatu behar da, zarataren arloko Estatuko arauak eta dagozkion udal-ordenantzak kontuan hartuta. Lan hori egiteko, ekipamendu tekniko egokia eta espezializatua izan behar dute teknikariek.
Laecorrek eskarmentu handia du industria- eta ingurumen-akustikaren arloan. Gure lanaren erakusgarri, egiaztagiri ugari lortu ditu Laborategiak, akustikaren sektorean dugun 20 urte baino gehiagoko esperientziari esker.
Industria- eta ingurumen-akustikaren arloan egindako proiektuak