Soinu-instalazioei buruz hitz egiten dugunean, ostalaritzako eta aisiako lokalak etortzen zaizkigu burura (tabernak, jatetxeak, diskotekak…), baina gero eta ohikoagoa da beste mota bateko lokal komertzialek ere soinu-ekipamenduak izatea. Batzuetan, horrek arazoak sortzen ditu bizilagunekin. Hori dela eta, udalek era horretako jardueren inguruko kontrol-arauak sartu dituzte ordenantzetan, soinua mugatzeko sistemak aplikatuta.
Soinu-mugagailuak nahitaez instalatu behar dira, nagusiki oinarrizko udal-arauen arabera. Halakoak erabiltzeak ez dio kalterik egiten negozioari, baldin eta behar bezala instalatuta badaude eta beste faktore batzuk kontuan hartu badira (esaterako, isolamendu frekuentzialeko kurba eta musika-ekiporako egokitzapena).
Audio Sailean, soinu-instalazioak egokitzeko eta optimizatzeko azterketak egiten ditugu, aireko zaratarekiko in situ saiakuntzak eta alboko barrutietara iristen diren zarata-mailen saiakuntzak uztartuta. Emaitzen arabera, instalatu edo ordeztu behar diren ekipamenduek zer ezaugarri izan behar dituzten zehazten dugu, baita haiek nola banatu eta ainguratuko diren eta zarata zein egoeratan mugatu behar den ere. Hori bai: barruti bakoitzaren benetako aukeretan oinarritzen gara beti. Horrela, instalazioei ahalik eta etekin handiena aterako diela berma diezaiokegu bezeroari, baina bizilagunei eragozpenik sortu gabe eta bete beharreko arauak betez.