Zarata
Soinu ez-artikulatua, normalean desatsegina
Kutsadura akustikoa
Giza jarduerek eragindako zarata; ondorio negatiboak izan ohi ditu izaki bizidunen entzumenean, osasun fisikoan eta buru-osasunean.
Zarata-mapa estrategikoa
Hainbat zarata-iturriren ondorioz gune jakin batek zaratarekiko duen esposizioaren irudikapen kartografikoa. Zarata-mapei esker, kutsadura akustikoarekin erlazionatutako neurri zuzentzaileak har daitezke, bereziki esposizio-mailek ondorio kaltegarriak izan ditzaketenean pertsonen osasunean.
Soinu-mugagailua
Soinu-kate osoan eragina duen eta musika-ekipo batek sortutako presio-maila kontrolatzeko aukera ematen duen gailua, zeina zaratari buruzko arauek baimendutako mailak gainditu ez daitezen jartzen baita.
Aireko zarata
Nagusiki airearen bidez zabaltzen den zarata. Gure ahotsak, zoruan bermatzen ez diren musika-tresnen soinuak, telebistak… gela bateko aireko zarata eragin dezakete.
Inpaktu-zarata
Egituraren bidez zabaltzen den zarata; adibidez, goiko solairuan takoiekin dabilen baten oinatza. Bi objektuk elkarren kontra talka egiten dutenean, dardara sortzen da, eta, dardara horrek eraikinaren egitura ukitzen badu, airetik baino are urrunago irits daiteke haren bidez.
Immisioa
Zabaltzen denean zaratak ingurunean eta jendearengan duen ondorioa. Zarata baten immisioaren intentsitatea soinu-iturritik dagoen distantziaren arabera dago.
Emisioa
Edozein egoeratan sortzen den eta ingurumenera edo espazio publikora zabaltzen den soinu-presioa.
Erreberberazioa
Espazio nolabait itxi batean soinu batek duen indarra eta iraupena.